• CIFP Blas de Lezo LHII
  • Marinos Kalea 2 Pasai San Pedro
  • Etxea
  • Hezkuntza-eskaintza
  • Heziketa zikloak
  • Ontzi eta itsasontzien zainketa antolatzeko goi-mailako teknikaria (LOE)

Ontzi eta itsasontzien zainketa antolatzeko goi-mailako teknikaria (LOE)

 

  • Makinetako zerbitzuak eta instalazioak antolatzea eta zuzentzea, potentzia jakin batera arteko itsasontzietan.
  • Mantentze-lanak egitea edo ikuskatzea, propultsio-plantaren eta motor osagarrien planoei edo eskuliburuei jarraiki, eta elementuen muntaketa eta desmuntaketa zuzentzea.
  • Makinen eta produktuak egiteko eta prozesatzeko sistemen muntaketa egitea, bai eta doikuntza- eta prestatze-operazioak egitea ere, zerbitzu-eskuliburuei jarraiki. 
  • Gailu elektronikoak, elektrikoak, pneumatikoak eta hidraulikoak dituzten makinen eta sistema automatikoen konponketak eta mantentze-lanak egitea edo zuzentzea, mantentze-lanetarako planoei edo eskuliburuei jarraiki.
  • Zirkuitu elektrikoen muntaketa eta egiaztapena antolatzea, eskemen eta planoen bidez, eta behar diren osagaiak eta tresnak aukeratzea eta erabiltzea (probako "softwarea" eta "hardwarea").

LANBIDE MODULUA

TÉCNICO SUPERIOR EN ORGANIZACIÓN DEL MANTENIMIENTO DE MAQUINARIA DE BUQUES Y EMBARCACIONES (LOE)

LANBIDE MODULUA ORDU KURTSOA   LANBIDE MODULUA ORDU KURTSOA
Itsasontzietako propultsio-planta eta makineria osagarria mantentzeko lanak antolatzea 198  1º   Itsasontzietako eta ontziak lehorrean mantentzeko eta motor termikoak muntatzeko lanak antolatzea (ingelesez egiteko)  160  2º
Itsasontzietako eta ontzietako instalazio eta sistema elektrikoak mantentzeko eta muntatzeko lanak antolatzea  231  1º   Itsasontzietako eta ontzietako automatismo hidraulikoak eta pneumatikoak programatzea eta mantentzea.  200  2º
Itsasontzietako eta ontzietako hotz- instalazioakk eta girotze-sistemak mantentzeko eta muntatzeko lanak antolatzea 198  1º   Itsasontzietako eta ontzietako makineria mantentzeko lanak planifikatzea  60  2º
Ingelesa  132  1º   Makinen zaintza antolatzea  60  2º
Larrialdien kontrola 132  1º   Itsasontziko osasun-laguntzaren antolamendua 60  2º
Laneko prestakuntza eta orientabidea 99   Itsasontzietako eta ontzietako makineria mantentzeko lanak antolatzeko proiektua 50
        Enpresa eta ekimen sortzailea 60
        Lantokiko prestakuntza 360
        ZIKLOA, GUZTIRA  2000  

 

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Profesional honek arrantza-itsasontzietako eta itsasontzi zibiletako makinetako ofizial gisa, lehen ofizial gisa eta itsasontzzietako eta ontzietako makinaburu gisa egiten du lan, betiere indarrean dagoen legerian ezarritako tonaren, motor-potenziaren eta bidaiari kopuruaren mugak kontuan izanik. Era berean, itsasontziak eraikitzen, konpontzen eta mantentzen dituzten edozein tamainatako enpresa publikoetan edo pribatuetan egiten du lan. Bere kontura zein besteren kontura egin dezake lan.

 

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

  • Ontzietako mekanikari nagusia (merkataritza-nabigazioan eta arrantzan)
  • Merkataritza-nabigazioko makinetako marinela.

Itsas espezialitateko ziurtagiria

  • Itsas espezialitateko ziurtagiria:oinarrizko-segurtasunaren prestakuntza.
  • Bizi-irauteko untziak eta erreskatatzeko batelen espezialitatearen ziurtagiria (ez azkarrak).
  • Osasun prestakuntza espezifikoa (hastapena).
  • Suteen aurkako aurreratua den espezialitatearen ziurtagiria.
  • Fluor-gasen hoztaileen edozein kargako hozteko sistemak dituen tresneira manipulatzea.

 

LANBIDE ESKURANTZAK

  • Merkataritzako ontziak: RD973/2009, aldaketa RD80/2014
  • Arrantza-ontziak: RD36/2014